2016(e)ko apirilaren 20(a), asteazkena

Solidaritatea... azkenean!

Resultado de imagen de terremoto de ecuador 2016
Aurten ere egunkarietan albisteak begiratzen hasten bazara oso zaila izango zaizu albiste on bat aurkitzea, maila internazionalean behintzat. Duela urte askotatik albiste txarrak munduaz jabetzen ari direla dirudi, esaterako aste honetan bertan Ekuadorreko katastrofea dago. 7 edo 8.mailako lurrikarak jendetza ikaragarria hil du eta oraindik zauritu gehiago eragin ditu. Oraingoz dakitenez 413 hildako eta 2000 zauritu baino gehiago kontatu dira. Hala eta guztiz ere, erreskateko ekipoak ziur daude hainbat kasu mortal gehiago daudela lurrikarak bota dituen etxe erorien azpian. Zorionez, hainbat herrialde solidarizatu egin dira eta laguntzak bidali dituzte desastre natural honek eragindako suntsipenean laguntzeko. Espainiak esaterako, erreskateetan espezializatuak diren hainbat pertsona bidali ditu Ameriketako beste zenbait herrialdek bidali dituen profesionalekin lan egiteko. Niri harrigarria iruditzen zaidan gauza bat baieztatzen du honek: globalizazioa gora behera, herrialdeen arteko solidaritatea gertatzeko herrialdeetako batek suntsipen ikaragarria jasan behar duela eta batzuetan ezta horrelako kasuetan ere ez da solidaritatea ikusten, herrialde bakoitzak bere zilborrari so egiten diolako. 7. edo 8. mailako lurrikara bezalako katstrofe bat gertatu behar al da munduko herrilade guztiek mundu hobe baten alde elkarlanean aritzeko?


Resultado de imagen de terremoto de ecuador 2016

2016(e)ko apirilaren 15(a), ostirala

Matxismoa, baita zinean ere

Resultado de imagen de patricia arquetteGaur egun, XXI.mendean eta emakumeak hainbeste denboraren ostean bere eskubideen alde borrokatuz oraindik gizonen azpitik daude hainbat gauzetan. Esate baterako, lehengo urtean, Patricia Arquette aktoresa estatubatuarrak "Oscar" saria jasotzera igo zenean  eman zuen hitzaldiak Hollywoodeko zenbait pelikuletatik kanpo utzi zuen. Bere estatuatxoa jasotzera igo zenean pasioz betetakohitzaldi bat bota zuen, emakumeek bere eskubideen alde historikoki borrokatu dutela gogoraraziz eta zinean ere berdintasuna erreklamatuz, milaka eta milaka pertsonen aurrean. Aurten ere, alfonbra gorritik pasa zenean, arazo berdinari heldu zion: gaur egun oraindik 33 000 emakume eta ume pobrezian bizi direla esan zuen. Zorionez, bere hitzaldiak beste pertsona batzuk, Jennifer Lawrence esaterako, arazo honen aurka borrokatzera eraman ditu, berak ere diru-kantitateri dagokionez dauden desberdintasun erraldoiak denuntziatuz. Ondoren jartzen dizuet hitzaldiaren helbidea:
https://www.youtube.com/watch?v=GCW6VzO-NBE