2016(e)ko maiatzaren 11(a), asteazkena

Etika eta politika

Gaur egun gure gizadian hala gertatzen ez den arren, etikak eta politikak batera joan beharko lukete gure bizikidetza posible izan dadin. Diruarekin, ospearekin eta boterearekin itsustuta dagoen mundu batean bizi gara, tristea? Bai, baina egia hutsa. Jende askok gaizki ulertzezn du bizikidetza hitzaren kontzeptua. Izan ere, askok uste dute elkarrekin mundu berean bizitzearekin nahikoa dela eta horretan geratzen dira. Politikoek zoritxarrez, ez dute bizikidetza zuzen baten alde borroka egiten, banakoaren bizitza pertsonala hobetzen saiatzen dira talde kolektiboari arreta zipitzik jarri gabe.

Hainbeste denboraren ostean oraindik filosofo jakintsuek amesten zuten gizadi perfektu hori lortu ez badugu, politikoek etikoki pentsatzen ez dutelako eta hala pentsatu ez zutelako izan dela uste dugu. Ezin dute ulertu ezinezko dela gizabanakoa zoriontsuagoa izatea ingurukoak zoriontsuago egin ezean. Nola izango gara zoriontsu egunero telebistan ikusten ditugun ezbeharrak guri edo maite ditugunei gerta dakiezkela pentsatzen dugunean?

Etika da bizikidetza zuzen eta perfektu baten giltza eta hau politikak duen botereagandik ezarri behar da gizartean, denok aukera berdinak izan behar ditugu, denok berdina badugu eta beharrezkoa baino gehiago edukitzeak zoriontsuago egingo gaituela usteaz uzten badugu, betiko bake eta armonia lortuko dugu, agur gerrei, agur goseari, agur gaixotasunari eta batez ere agur inbidia eta diruzalekeriari.

2016(e)ko maiatzaren 5(a), osteguna

Poloniako bidaia


Bidaiak hainbat arrazoi desberdinengatik egin izan dira aspalditik eta oraindik ere arrazoi ezberedinegatik egiten dira. Batzuk negozioengatik, beste batzuk biztza hobe batengatik, lanagatik, leku berriak ezagutzeagatik eta beste batzuk, guk Poloniara egin genuenaren antzera, disfrutatu eta beste hizkuntza bat hobetzeagatik (baita hango kultura pixka bat ezagutzeko ere).

Polonia bezalako herrialde batera egindako bidiak gauza asko aporta ditzazuke eta are gehiago taretan Berna (Suitza), Praga (Txekiar Errepublika), Berlin (Alemania) edo Paris (Frantzia) bezalako hiri garrantzitsu eta ospetsuetan geratzeko aukera baduzu.

Bidaian zehar hainbat gauza interesgarri ikusi eta ikasi genituen, Berna bezalako heiri baten edertasunaz gozatu genuen, Pragako leku interesgarrienak ikusteko aukera eduki genuen, Berlineko Parlamnetua ikusi eta hiriko beste hainbat gauza, garagardoa edo saltxitxak adibidez, probatu et ikusi genituen eta Parisen, tira, zerbaitegatik esatenda munduko hiririk ederrenetakoa dela. Eiffel Dorreak, Garaipenaren Arkuak (Arco del Triunfo) eta Louvre Museoak beste hainbat lekuekin batera gure begien gozagarri izan ziren.

Resultado de imagen de poznan poloniaHala ere, denbora gehiena pasa genuen lekua eta ziurrenik gehien disfrutatu genuena, Poloniako Poznan izan zen, gure elkartrujkeko benetako hemuga. Asteburua gure Poloniako bikotearekin igaro genuen gauza desberdinak ikusi, egin eta esperimentatuz eta astean zehar hor inguruko leku ezberdinetara joan ginen: ur-`parkeak, museoetara...

Gure ustez bidaia honek hainat gauza desberdin aportatu dizkigu; esate baterako, beste herrialde bat eta bertako kultura ezagutzea, beste lekuetako jendearekin erlazionatzea, gauza berrial ikastea... eta dena gure lagunekin batera. Adin guztietako pertsonei errekomendatzeko bidaia bat inolako dudarik gabe.


2016(e)ko maiatzaren 2(a), astelehena

Zoriontasunarekiko ikuspegiak

Historia osoan zehar eta baita gaur egun ere, gizakiak oraindik erantzunik ez duten hainbat galdera aztertu ditu inolako erantzun argirik gabe. Erantzunik gabeko galdera horietako bat zoriontasunari buruzko galdera da: Nola izan zoriontsu? Galdera honen erantzuna filosofo desberdinek aztertu dute.

Resultado de imagen de aristotelesAristotelesek esate baterako, zoriona bilatu egin behar dugula esaten du, hau da, etika eudemonista du ("eudaimonia"-tik dator, zoriontasuna grezieraz). Berak esaten du gu guztiok xede bakar bat dugula eta gure bizitza xede hartarantz bideratu behar dugula hori baita zoriontsu izateko bide bakarra. Bere ustez, xede edo helburu hori zoriontasuna da, nahiz eta gaur egun gizakiok beste nahi edo helburu batzuk lortzen saiatzen garen, hala nola, aberastasuna, boterea edo ospea. Hala eta guztiz ere, Aristotelesek dio nahi hauek ez direla gure helburuak, hots, inork ez du aberats izan nahi diru asko edukitzeko, dirua edukitzeak ematen dituen baliabideak edukitzeko baizik, botereak eta ospeak ematen dituen aukerekin gertatzen den bezala. Berak zioen zoriontsua jakintsua dela, denbora egiaren bila ematen duena eta besteekin bikain jokatzen duena, bertutea lantzen duena.


Resultado de imagen de epicuroEpikurok ere zoriontasuna bilatzeko xede edo on goren bat bilatu behar dugula esaten du baina Epikuroren ustetan on goren hori plazera da; arrazoi honengatik Epikuroren etika etika hedonista ("hedone"-tik dator, plazera grezieraz)dela esaten da. Hala ere, plazer hau ez da gaur egun ulertzen den plazerean oinarritzen( behar dena baino geihago izaten , erosokerian bizitzen...), baizik eta inolako minik ez sufritzen eta beldurrik ez edukitzen, hori da berak plazer hitzez definitzen duena. Neurrigabekeria baino, berak baretasuna eta desio natural eta premiazkoak asetzea bakarrik bilatzen du. Epikurok baretasun-egoera horri "ataraxia" deitu zion, hau da, asaldarurarik gabeko egoera bat.

Resultado de imagen de jeremy bentham

Resultado de imagen de john stuart millUtilitaristak ados zeuden Epikuro eta Aristotelesekin zoriona eta plazera bilatu behar direla ziotenean baina beraiek ziotenez aurreko bi filosofoak ez bezala gizabanakoa ez da banaka hartu behar. Beraien esanetan ekintza bat moralki zuzena izango da honen emaitzak ingurko gehienei (edo denei) zoriona ekartzen badie eta okerra hala ez bada. Jeremy Bentham filosofo ingelesak zioen ekintza bat ona den jakiteko kantitateri begiratu behar zaiola, onura eta kalte kantitateari alegia, onura gehiago ekartzen badu kaltea baino ekintza hori onuragarria dela esan daiteke. John Stuart Millek aldiz, plazer intelektualak eta moralak egingo gaituztela zoriontsu zioen beraz, bere ustez plazeraren nolakotasuna hartu behar da kontuan plazera eta zoriontasuna bilatzerakoan.

Resultado de imagen de kantKant filosofoa ere galdera hori erantzuten saiatu zen. Berak gainerako etiken kritika du abiapuntu, berak zioenez beste etika guztiek gauza bat dute komunean: on goren bat bilatzea baina denak ez dira ados jartzen on goren hori zein de definitzean. Kantek bizitza helburu jakin batera bideratzen duten etikei "etika materialista" deitu zien. Etika materialistei egin zien beste kritika bat hipotetikoak zirela zen, hau da, batentzat ongi egon daitekeena oker egon liteke beste batentzat. Hau guztia dela eta, Kantek etika formal bat proposatu zuen, unibertsala izatea nahi zuen etika bat, beharrezkoa, autonomoa eta apriorizkoa zen etika bat; horrelako etika bat lortzeko Kantek denek "Inperatibo Kategorikoak" arautzen duen modura jokatu behar da: "Joka ezazu, beti, lege unibertsal bihurtzea nahiko zenukeen maxima bati jarraituz". Kanten etika betebehar hitzarekin  ere oso lotuta zegoen horregatik bere etika deontologikoa dela ("deon"-etik dator, betebehar grezieraz") esaten da. Berari ez zitzaizkion emaitzak axola egiterakoan dugun asmoa baizik.

Gure ikuspuntua, ez dator bat horietako inorekin, gure ustez teoria horietako bakoitzak momentu jakin baterako balio du, batzuetan onena gehiengoarekiko onuragarria dena egitea da baina ezin ditugu ezinduak edo atzeratuak baztertu; edo plazera eta ataraxia bilatzea ez dago gaizki batzuetan deskonektatzeko baina bizitza honetan zerbait egitera iritsi nahi bada sufritzen jakin behar da. Gure ustez, teoria hauetako bat ere ez da gutiz zuzena, momentuaren arabera aukeratu behar dugu guretzat moralki zuzen dagoena.