
Gaur egun, XXI.mendean eta emakumeak hainbeste denboraren ostean bere eskubideen alde borrokatuz oraindik gizonen azpitik daude hainbat gauzetan. Esate baterako, lehengo urtean, Patricia Arquette aktoresa estatubatuarrak "Oscar" saria jasotzera igo zenean eman zuen hitzaldiak Hollywoodeko zenbait pelikuletatik kanpo utzi zuen. Bere estatuatxoa jasotzera igo zenean pasioz betetakohitzaldi bat bota zuen, emakumeek bere eskubideen alde historikoki borrokatu dutela gogoraraziz eta zinean ere berdintasuna erreklamatuz, milaka eta milaka pertsonen aurrean. Aurten ere, alfonbra gorritik pasa zenean, arazo berdinari heldu zion: gaur egun oraindik 33 000 emakume eta ume pobrezian bizi direla esan zuen. Zorionez, bere hitzaldiak beste pertsona batzuk, Jennifer Lawrence esaterako, arazo honen aurka borrokatzera eraman ditu, berak ere diru-kantitateri dagokionez dauden desberdintasun erraldoiak denuntziatuz. Ondoren jartzen dizuet hitzaldiaren helbidea:
https://www.youtube.com/watch?v=GCW6VzO-NBE
Oskarren banaketa ospakizun handia da eta mundu osoan eta komunikabide guztietan jarraitzen da; horregatik, han egiten diren aldarrikapenak oihartzun itzela izaten dute. Gure ondoan oraindik ere desberdintasunak handiak dira, eta mundu osoari begiratzen hasiz gero, gerran dauden herrialdeetan esate baterako, eskubide urraketa gehienak umeekin eta emakumeekin gertatzen dira.
ErantzunEzabatuEgia da historian zehar emakumeak asko borrokatu dutela beraien eskubideen alde, eta oraindak ere asko dagoela egiteko. Baino aukera ona da, horrelako ospakizunetan eta jaialdietan emakumeen aldeko hitzaldiak egitea jende asko jarraitzen baitituzte eta erraza delako zabaltzea pertsona ospetsu batek esandakoa. Bada garaia sexu desberdintasuna alde batera uztea.
ErantzunEzabatuEneritz Egilegor