2016(e)ko maiatzaren 2(a), astelehena

Zoriontasunarekiko ikuspegiak

Historia osoan zehar eta baita gaur egun ere, gizakiak oraindik erantzunik ez duten hainbat galdera aztertu ditu inolako erantzun argirik gabe. Erantzunik gabeko galdera horietako bat zoriontasunari buruzko galdera da: Nola izan zoriontsu? Galdera honen erantzuna filosofo desberdinek aztertu dute.

Resultado de imagen de aristotelesAristotelesek esate baterako, zoriona bilatu egin behar dugula esaten du, hau da, etika eudemonista du ("eudaimonia"-tik dator, zoriontasuna grezieraz). Berak esaten du gu guztiok xede bakar bat dugula eta gure bizitza xede hartarantz bideratu behar dugula hori baita zoriontsu izateko bide bakarra. Bere ustez, xede edo helburu hori zoriontasuna da, nahiz eta gaur egun gizakiok beste nahi edo helburu batzuk lortzen saiatzen garen, hala nola, aberastasuna, boterea edo ospea. Hala eta guztiz ere, Aristotelesek dio nahi hauek ez direla gure helburuak, hots, inork ez du aberats izan nahi diru asko edukitzeko, dirua edukitzeak ematen dituen baliabideak edukitzeko baizik, botereak eta ospeak ematen dituen aukerekin gertatzen den bezala. Berak zioen zoriontsua jakintsua dela, denbora egiaren bila ematen duena eta besteekin bikain jokatzen duena, bertutea lantzen duena.


Resultado de imagen de epicuroEpikurok ere zoriontasuna bilatzeko xede edo on goren bat bilatu behar dugula esaten du baina Epikuroren ustetan on goren hori plazera da; arrazoi honengatik Epikuroren etika etika hedonista ("hedone"-tik dator, plazera grezieraz)dela esaten da. Hala ere, plazer hau ez da gaur egun ulertzen den plazerean oinarritzen( behar dena baino geihago izaten , erosokerian bizitzen...), baizik eta inolako minik ez sufritzen eta beldurrik ez edukitzen, hori da berak plazer hitzez definitzen duena. Neurrigabekeria baino, berak baretasuna eta desio natural eta premiazkoak asetzea bakarrik bilatzen du. Epikurok baretasun-egoera horri "ataraxia" deitu zion, hau da, asaldarurarik gabeko egoera bat.

Resultado de imagen de jeremy bentham

Resultado de imagen de john stuart millUtilitaristak ados zeuden Epikuro eta Aristotelesekin zoriona eta plazera bilatu behar direla ziotenean baina beraiek ziotenez aurreko bi filosofoak ez bezala gizabanakoa ez da banaka hartu behar. Beraien esanetan ekintza bat moralki zuzena izango da honen emaitzak ingurko gehienei (edo denei) zoriona ekartzen badie eta okerra hala ez bada. Jeremy Bentham filosofo ingelesak zioen ekintza bat ona den jakiteko kantitateri begiratu behar zaiola, onura eta kalte kantitateari alegia, onura gehiago ekartzen badu kaltea baino ekintza hori onuragarria dela esan daiteke. John Stuart Millek aldiz, plazer intelektualak eta moralak egingo gaituztela zoriontsu zioen beraz, bere ustez plazeraren nolakotasuna hartu behar da kontuan plazera eta zoriontasuna bilatzerakoan.

Resultado de imagen de kantKant filosofoa ere galdera hori erantzuten saiatu zen. Berak gainerako etiken kritika du abiapuntu, berak zioenez beste etika guztiek gauza bat dute komunean: on goren bat bilatzea baina denak ez dira ados jartzen on goren hori zein de definitzean. Kantek bizitza helburu jakin batera bideratzen duten etikei "etika materialista" deitu zien. Etika materialistei egin zien beste kritika bat hipotetikoak zirela zen, hau da, batentzat ongi egon daitekeena oker egon liteke beste batentzat. Hau guztia dela eta, Kantek etika formal bat proposatu zuen, unibertsala izatea nahi zuen etika bat, beharrezkoa, autonomoa eta apriorizkoa zen etika bat; horrelako etika bat lortzeko Kantek denek "Inperatibo Kategorikoak" arautzen duen modura jokatu behar da: "Joka ezazu, beti, lege unibertsal bihurtzea nahiko zenukeen maxima bati jarraituz". Kanten etika betebehar hitzarekin  ere oso lotuta zegoen horregatik bere etika deontologikoa dela ("deon"-etik dator, betebehar grezieraz") esaten da. Berari ez zitzaizkion emaitzak axola egiterakoan dugun asmoa baizik.

Gure ikuspuntua, ez dator bat horietako inorekin, gure ustez teoria horietako bakoitzak momentu jakin baterako balio du, batzuetan onena gehiengoarekiko onuragarria dena egitea da baina ezin ditugu ezinduak edo atzeratuak baztertu; edo plazera eta ataraxia bilatzea ez dago gaizki batzuetan deskonektatzeko baina bizitza honetan zerbait egitera iritsi nahi bada sufritzen jakin behar da. Gure ustez, teoria hauetako bat ere ez da gutiz zuzena, momentuaren arabera aukeratu behar dugu guretzat moralki zuzen dagoena.

1 iruzkin: