Pertsona batek baino geihagok oraindik errukia sentitzen du errefuxiatuen argazkiak ikusirik, bere herria, etxebiztza eta baita familia ere atzean uztera behartuta alde egin behar dutenean erakusten duten egoera bidegabe eta penagarriak. Hala ere, denok egiten dugu berdin "Hori da hori bidegabekeria"esan eta gure eguneroko bizitzari heltzen diogu berriro ere ezer pasako ez balitz bezala. Hainbat errefuxiatu, bizitza berri baten bila iristeko ahaleginean hiltzen dira eta ahal duten bezala "Paradisura", Europara iristen direnak, mespretxatuta sentitzen dira aurretik berarengatik errukia sentitu duten pertsona berberengatik. Hori al da, etika, giza-eskubideen kontzeptua? Batzuentzat giza-eskubideenganako errespetua ez da horiei, etxebiztza xume bat eta bizi ahal izateko janaria lortzen laguntzea, bai zera! Askoz ere erosoagoa da diru-faltan dagoen herrialde bati (Turkia kasu honetan) 3000 millioi euro ordaindu eta "tira, orain errefuxiatuak zuretzat" esatea, eta gainera, "bizitza, prioritateen ordena da" esanez justifikatzea. Ez al da akaso milaka pertsonen bizia salbatzea gizaki ororen priorotateetako bat? Diriudienez ez, zoritxarrez. Eta Europako agintariak zerbait egiten al dute? Besoak gurutzatuta geratu behar al dira? Noiz atera behar dugu hau protestatzera, nork hartu behar du iniziatiba? Presidenteak ez al du balio herriaren bozeramaile bezela, ez al du iniziatiba berak hartu behar bere etxean telebista ikusten geratu beharrean; ez. Elekzioak irabaztea da inportanteena... Zertarako? Gero berdina egteko, milaka pertsona Europatik ostikadaka botatzeko? Ilara luze hauek dagoeneko, nazi garaiko judutar ilarak ematen dute.
Nire ustez lehendabiziko kritika geure buruari egin beharko genioke.
ErantzunEzabatuGipuzkoarrok zenbat etorkin berri hartzeko prest egongo ginateke?
Eta hartzeak diruz laguntzea esan nahi badu, horretarako prest al gaude?