2016(e)ko maiatzaren 11(a), asteazkena

Etika eta politika

Gaur egun gure gizadian hala gertatzen ez den arren, etikak eta politikak batera joan beharko lukete gure bizikidetza posible izan dadin. Diruarekin, ospearekin eta boterearekin itsustuta dagoen mundu batean bizi gara, tristea? Bai, baina egia hutsa. Jende askok gaizki ulertzezn du bizikidetza hitzaren kontzeptua. Izan ere, askok uste dute elkarrekin mundu berean bizitzearekin nahikoa dela eta horretan geratzen dira. Politikoek zoritxarrez, ez dute bizikidetza zuzen baten alde borroka egiten, banakoaren bizitza pertsonala hobetzen saiatzen dira talde kolektiboari arreta zipitzik jarri gabe.

Hainbeste denboraren ostean oraindik filosofo jakintsuek amesten zuten gizadi perfektu hori lortu ez badugu, politikoek etikoki pentsatzen ez dutelako eta hala pentsatu ez zutelako izan dela uste dugu. Ezin dute ulertu ezinezko dela gizabanakoa zoriontsuagoa izatea ingurukoak zoriontsuago egin ezean. Nola izango gara zoriontsu egunero telebistan ikusten ditugun ezbeharrak guri edo maite ditugunei gerta dakiezkela pentsatzen dugunean?

Etika da bizikidetza zuzen eta perfektu baten giltza eta hau politikak duen botereagandik ezarri behar da gizartean, denok aukera berdinak izan behar ditugu, denok berdina badugu eta beharrezkoa baino gehiago edukitzeak zoriontsuago egingo gaituela usteaz uzten badugu, betiko bake eta armonia lortuko dugu, agur gerrei, agur goseari, agur gaixotasunari eta batez ere agur inbidia eta diruzalekeriari.

1 iruzkin: