2016(e)ko apirilaren 20(a), asteazkena
Solidaritatea... azkenean!
Aurten ere egunkarietan albisteak begiratzen hasten bazara oso zaila izango zaizu albiste on bat aurkitzea, maila internazionalean behintzat. Duela urte askotatik albiste txarrak munduaz jabetzen ari direla dirudi, esaterako aste honetan bertan Ekuadorreko katastrofea dago. 7 edo 8.mailako lurrikarak jendetza ikaragarria hil du eta oraindik zauritu gehiago eragin ditu. Oraingoz dakitenez 413 hildako eta 2000 zauritu baino gehiago kontatu dira. Hala eta guztiz ere, erreskateko ekipoak ziur daude hainbat kasu mortal gehiago daudela lurrikarak bota dituen etxe erorien azpian. Zorionez, hainbat herrialde solidarizatu egin dira eta laguntzak bidali dituzte desastre natural honek eragindako suntsipenean laguntzeko. Espainiak esaterako, erreskateetan espezializatuak diren hainbat pertsona bidali ditu Ameriketako beste zenbait herrialdek bidali dituen profesionalekin lan egiteko. Niri harrigarria iruditzen zaidan gauza bat baieztatzen du honek: globalizazioa gora behera, herrialdeen arteko solidaritatea gertatzeko herrialdeetako batek suntsipen ikaragarria jasan behar duela eta batzuetan ezta horrelako kasuetan ere ez da solidaritatea ikusten, herrialde bakoitzak bere zilborrari so egiten diolako. 7. edo 8. mailako lurrikara bezalako katstrofe bat gertatu behar al da munduko herrilade guztiek mundu hobe baten alde elkarlanean aritzeko?
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
Badidudi hildakoen kopuruak gora egingo duela. Hotelak eta etxeak erori eta makinak sartzeko arazoak omen dituzte. Auskalo zenbat pertsona dauden azpian harrapatuta.
ErantzunEzabatuGaizki eraikitako etxeak direla esaten ari dira gainera.
Momentu honetan solidararitatea urjentziazko baliabideak hara bidaltzeko.
Animo ekipo!